XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otar onen balioa 240 pezeta zan.

Oraintxe bertan naiko erabillia da.

Ba da beste okindegi-saskia ere 70 ta 70 zentimetroko ao ta ondoa dituena, ta 50 zentimetro gora.

Bere tajukoetan erabilliena da ta aurrekoak ainbat balio du.

Lengoen egiteko bera betetzeko, Agustin Antxordokik beste otar bat ere egin oi du, 40 zentimetro gorakoa ta 90 eta 70-ko ondoa eta aoduna, 290 pezetan saltzen zuena.

Asto-zarea edo asto-saskia emankizun aundikoa da Igantzin.

Mota berekoak, ondoz zerbait txikiagoari tapak egokituak dituztenak, iru neurritakoak egiten dira.

Lenengo zenbakiduna, mando-zariak, 80 ta 50 zentimetroko agoa du ta goibea 50-ekoa.

Bere prezioa 325 pezeta.

Otar au gutxi egiten da.

Bigarren zenbakiduna bior-saskia da.

75 ta 45 aoduna, ta goibea 45.

Orain ogei urte 275 pezetan saltzen zuen.

Asko erabiltzen da.

Irugarren zenbakiduna asto-zariari dagokiona da.

40 zentimetroko goibea du, 70 ta 40 aoak.

Ondoa txikixeagoa du iru mota ezberdiñetan.